Nerea Elustondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Elustondo

Bizitza
JaiotzaLegazpi1981eko irailaren 15a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta irakaslea

Facebook: amicus.utrillensis Edit the value on Wikidata

Nerea Elustondo Plazaola (Legazpi, Gipuzkoa, 1981eko irailaren 15a) euskal bertsolaria eta irakaslea da.

Gazte gaztetatik nabarmendu zen bertsolaritzan eta sariketa asko ditu irabaziak. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan laugarren postua eskuratu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da eta irakaskuntza du ogibide.[1]

Bertsolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin hasi zen bertsotan Juanjo Sagastibeltzak gidatzen zuen Urretxuko bertso eskolan eta Goierriko taldeko kide moduan parte hartu zuen bere lehenengo Eskolarteko txapelketan.

Bere lehen pausuak Legazpiko ikastolan izan ziren, 1994ko abenduaren 23an. Elustondorekin batera Bertsolariak: Asier Otamendi, Asier Iriondo, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Zeberio bertsolariek parte hartu zuten. Gai-jartzaile Juanjo Sagastibeltza izan zen.[1]

Txapel bat baino gehiago jantzi zituen Gipuzkoakoan eta hainbat aldiz izan zen finalista Euskal Herrikoan. Eskolarteko zikloa bukatuta, zenbait gazte sariketa irabazi zituen (Osinalde, Berritxu, Xenpelar, Abra…).

2001ean parte hartu zuen lehenengo aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian eta final erdietara iritsi zen; baita 2013, 2017 eta 2022ko Txapelketa Nagusietan ere. 4. postuan sailkatu zen 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.[1]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeak bertsolaritzan, garai batean eta gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko urtarriaren 7an, ETBko Emakumeak bertsolaritzan garai batean eta gaur egun izenburuko saioan Nerea Elustondok hauxe esan zuen, gertaera bat entzun ostean:[2]

Gertaera: 1918an Lasarte inguruan hainbat baztanga kasu egon zen. Gaixotasun kutxakorra zenez, Gipuzkoako Gobernadoreak 7 pertsona Hernaniko benefizienziara eramantea agindu zuen, Jendea ez zegoen ados erabakiarekin eta protesta moduan, inguruak barrikadaz josi zituzten. Gobernadoreak atzera egin zuen eta lorpen hura bazkari herrikoi batekin ospatu zuten. Bertan Matea Josepa Zubeldiak mahai ganera igota, matxinadari buruzko 24 bertso kantatu zituen. Zubeldia hil zenean, lotsaren lotsaz amaren bertsoak, amaren poemak eta elizako kantak gordetzen zituzten koadernoak erre egin zituzten.

"Bertsolaritza ez da salbuespena izan. Askotan uste izan da emakumeak esparru pribatura bideratuta zegoela, publikoki ez zirela agertzen. Datuak falta ziren, baina jakin dugu, Lore Jokoetan, ekitaldi jendetsuetan parte hartzen zutela eta irabazi ere egiten zutela. Lore jokoetan ganadu feriak, dantza saioak, pelota partiduak eta bertso saioak eta tartean bertsolari txapelketak, zeinetan behin baino gehiagotan emakumeek irabazi zuten. Iparraldean Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Kanboko Mariana Argain,[3] Aña Etxegarai;[4]Hegoaldean, ostera, Martxelina Lopetegi eta Plazida Otaño. Azken horrek Txirrita bera isilarazi zuen. Egun, emakumezko eta gizonezko bertsolarien desproportzioa ez da garai batekoa bestekoa. Kualitatiboki emakumeek leku dezente hartzen badute ere, gero kuantitatiboki, hau da, emakumeen plazetan presentzia %25era jaisten da."[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nerea Elustondo - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b «nerea elustondo - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Argain Huroukoia, María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
  4. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aña Etxegarai - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]